XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GERANIAZEOAK Geraniazeoak 750 bat belar eta zenbait zuhaiska espezie batzen ditu, gehienak bi hemisferioetako lurralde epel eta subtropikaletakoak, zenbait espezie lurralde polaretan ere aurkitu izan diren arren.

Batzuk apaingarri oso estimatuak dira, gure etxeetan askotan izaten ditugun geranio ezagunak adibidez, eta gezurra badirudi ere, ez dago Geranium generoaren barruan, Pelargonium generoaren barruan baizik.

Genero hau Hegoafrikakoa da izatez, eta guk ditugun barietateak lortu arte hibridazio ugari jasan behar izan ditu.

Beste zenbait espezie lurrinak egiteko erabiltzen diren olioak ateratzeko kultibatzen dira, eta zenbait Geranium eta Erodium lorategiak apaintzen egoten dira.

Geraniazeoak landare belartsuak dira gehienetan, zurtoin korapilotsuekin, askotan usai txarra zabaltzen duten ileekin estaliak.

Usai txar hau abereak beste espezietara bidaltzeko da.

Hostoak sarritan banatuak edo oso gingilduak dira, aurkako edo txandakakoak, estipulakin.

Lore hermafrodita, erregularrak gehienetan, 5 sepalo, ikusgarritasuna ematen dieten kolore bizia duten 5 petalo eta 10 edo 15 lorezil, hauetatik batzuk sakrifikatu eta nektarioetan bilakatzen direlarik.

Nektario hauek ematen duten nektare hau beste lorezilen basean gordetzen da, intsektu polinizatzaileen erakargarritasun efektua indartuz.

Obarioa gainekoa da, 3-5 karpelok osatua, piku luzea osatzen duten 5 barrunbe eta 5 estilo soldatuekin.

Fruituak, oso karakteristikoa, haziak sakabanatzeko mekanismo oso egokia garatzen du.

Fruitua heltzerakoan, estiloak espiralean biribilkatutako sekzioetan banatzen dira, sekzio hauek azpikaldean hazi bat daramate, eta lurrean sartzen dira, birabarkiak balira bezala.

Bere konposaketa kimikoan substantzia tanikoak agertzen dira, sustraian batez ere, substantzia mingotsak eta esentziak, usai txarrekoak askotan.

Guzti honi esker abereak ibiltzen diren lekuetan ere ugari garatzen dira, hauek hurbildu ere ez direlako egiten.

Kultibaturiko geranioak alde batera utziz, Geranium eta Erodium generoak dira gure lurraldean familia hau errepresentatzen dutenak.

Identifikazioa erraza da, hosto eta fruituak begiratu ezkero.

1- Nerbio palmatuak dituzten hostoak eta loreak 10 lorezil emankorekin.

Fruituaren pikua sekzio oker edo helikoidaletan banatua: Geranium.

- Nerbio pinatuak dituzten hostoak eta loreak 5 lorezil emankor eta beste 5 anterarik gabeekin.

Fruituaren pikua sekzio bihurrietan irekia, ginbaleta bezala: Erodium.

Geraniazeoak gure lurralde osoan zehar modu ugarian banatzen dira, batez ere leku ongi nitrogenatu eta mugituetan, zapalda, kuneta, soro-ertz, hesi, abereak ari diren lekuetan... honen ondorioz lore eta hostoen ezaugarriak begiratu behar ditugularik espezieak identifikatzeko.

Ugarienen artean, aipatuko ditugu eta , zaingorria, mokobelarra (), aspalditik medizina herrikoian erabilia.

Batzuen ustez gaztelaniazko izen espezifikoa VIIgarren mendean Salzburgoko apezpikua izan zen San Robertoren ohorez da, honek zenbait propietate aurkitu zituen eta, XIIgarren mendean asko estimatzen zuen Santa Hildegardak, Rhin ibaiaren inguruan dagoen monastegi benediktinar bateko abadesak, zenbait gaisotasun sendatzeko.